XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KALE HEZITZAILEAK

Kalean, gazteekin berdintasuneko harremanean oinarrituriko lanean aritzen dira Kale Hezitzaileak

Kale Hezitzaileak; bai izen bitxia. Zer izango ote da hori? Inoiz entzun al duzue ezertxo Kale Hezitzaileei buruz? Hala ez bada, irakurri artikulu hau eta Amaia eta Iker-en bitartez Kale Hezitzaileak zeintzu diren ikasiko duzue beraiek hala baitira.

Kale Hezitzaileen jatorria

Gipuzkoako Heziketarako Kontsortzioak duela hiru urte kale heziketa programa bat atera zuen Pasaia, Andoain eta Zumarragan.

Programa honen erantzuna oso ona izan zenez, deialdia udaletxe guztietara zabaldu zen eta Zarautz beste sei herriekin batera aukeratua izan zen programa hau ezartzeko.

Behin herriak aukeratu eta gero, aurreko lauretaz gain, Tolosa, Eibar eta Intxaurrondo-kontsortzioak berak beste lehiaketa bat atera zuen herri hauetan Kale Hezitzaile modura nork egingo zuen lan erabakitzeko.

Zarautzen Amaia eta Ikerrek irabazi zuten lehiaketa eta geroztik buru belarri dihardute bere zereginetan.

Zarauzko Udaletxearen organigramaren barnean sartzen dira, hain zuzen ere, Gazte Ordezkaritzan.

Baina zein da zehazki Kale Hezitzaileen zeregina?

Kale Hezitzaileen zeregina

Amaiaren hitzetan gaztetxoei zuzendutako prebentzio programa bat da. Helburua, nerabezaroak suposatzen duen garapen prozesuan laguntzea da; gazteari erabakiak zergatik eta nola hartzen dituen ohartaraziz eta erabakien ardura berari emanez. Gazteekin harreman bat finkatuz kale hezitzailea figura estable bat bezala ikustea da gure nahia.

Kale hezitzaileek eskeini dezaketen laguntza, arazo edo kezka konkretuei aurre egitera bideratua egon daiteke; edo baita gaztetxoak aspertuta daudela eta beraiekin aktibitateak antolatzera ere, edota egoera horretarako herrian jadanik dauden baliabideak gerturatzea, azken hau izanik programako puntu garrantzitsuenetariko bat.

Ikerrek darrai esanez gu kalean egotean eta gazteekein egotean esan daiteke bi belarri bezala ditugula; alde batetik, kalekoa, eta bestetik, herriko instituzio ezberdinetakoa, hala nola ikastetxeak, aisialdi taldeak etab. Beraz, esan daiteke zubi bat garela baina ez soilik gazteak eta udaletxearen artean, baita ere, adibidez, gaztea eta aisialdietako taldeen artean edo gaztea eta eskolen artean. Adibidez, gazte batek momentu batean bere maisuarekin hitzegiteko eskatzen badigu hala egiten dugu

Kale Hezitzaileen lehendabiziko zeregina beraz gazteengana hurbildu eta harreman bat eraikiz beraien kezkak jasotzea da.

Baina hori nola lortzen da? Kale Hezitzaileen esanetan, ba adibidez gazteak partidu bat jostatzen ari badira eskeini egiten gara, edo gu joaten gara baloiarekin eta beraiek hurbiltzen dira edo koadrillen artean zerbait antolatzen dugu etab.

Hala ere kontutan izan behar da Kale Hezitzaileak ez daudela inori bizia konpontzeko.

Gazte hauek oso adin konfliktiboan daude eta askok ez dakite edo ez dituzte izaten behar hainbat errekurtso arazoei eta egoerei aurre egiteko.

Kale Hezitzaileak baliabide hauek errazten edo laguntasun bat eskeintzen saiatzen dira baina inola ere ez beraiek arazoak konpontzen.Gazteak gai izan behar dira beraiek bakarrik aurrera ateratzeko. Gu horretarako erramientak edo baliabideak eskeiniko dizkiogu aisialdietarako taldeetan parte hartzeko aukera eskeiniz edo aktibitateak antolatuz. Baina kontutan izan behar da guk ez dugula ezer probokatzen ez ezer galdetzen; errespetu eta konfidantzako harremanetan oinarritzen da gure lana.

Hala ere, aktibitateak antolatzen hasi baino lehen, ingurua aztertu behar dute: herriko gaztetxoak ezagutu, zer gustatzen zaien, zer ez, zein talde dauden etab. luze bat. Eta orain lan prozesuaren parte honetan aurkitzen dira Kale Hezitzaileak.

Programaren erantzuna

Kale Hezitzaileen programa guztiz berria izan arren oso erantzun ona jaso du alde guztietatik. Guk programa eskola eta aisialdietako talde guztietara aurkeztu dugu eta oso erantzun ona jaso dugu. Badakigu haseran arraroa egiten dela zeren orain arte inor ez zegoen kalean. Haseran zaila da ulertzea kalean lanean egote hori baina gure lana guztiz irekia da. Edonor hurbildu daiteke gugana...